Amerika eta Euskal Herria: antzekotasunak

Euskal Herrian eta Ameriketan dauden ikur eta erritualak ikusiko ditugu. Antzekoak izango dira?



Adibide hauek zer izango dira? Izpiritu txarrak uxatzeko erritualak edo ikurrak?

Euskal Herrian...
  • San Joan egunaren bezperan egiten den sua. 
  • Hainbat etxeetako ateetan jartzen diren eguzki-loreak.
  • Zanpatzarretako joaldunek zarata ateratzea larreetako izpiritu txarrak uxatzeko.
  • Aker beltza
  • Hilarrietan jartzen diren lauburuak
  • Sorginak suaren inguruan dantza egitea izpirituei komeni zitzaiena lortzeko.

Amerikan...

  • Amets atzamaileak
  • Ehizatzera joan baino lehen suaren inguruan dantza egitea. 
  • Ilargiari egiten zaion omenaldia.

PLASTIKA

Plastika saioetan gure proiektuarekin lotuta dauden hainbat artelan egin ditzakegu. Hauek dira gure proposamenak:



1)  Totem-ak

Naturaz gaindiko objetua, izaki edo animalia da.  Totemak askotarikoak dira esanguraz eta ezaugarriz.  Ipar Amerikako amerindiar tribu batzuen artean, animalien irudikapenek naturaz gaindiko indarrak eta ezaugarri espiritualak adierazten dituzte.  Animalia ezagunen artean, hartza, belatza, arraina, bisontea...

Resultado de imagen de totem








2) Amets-atzemailea  

Amets gaiztoak ekiditzeko erabiltzen dira. Honekin amets onak eta gauza positibioak soilik pasa al dira!
Amets gaiztoak lumetan gelditzen dira eta erritual honen arabera, hurrengo goizean lumak erre behar dira amets hauek desagertzeko.

Resultado de imagen de atrapasueñosResultado de imagen de atrapasueños

Resultado de imagen de atrapasueños

GARRAIOA

Amerikara nola joango gara? Eta garraioan... zenbat gastatuko dugu guztira?


Lehenengo eta behin ikus dezagun joango garen hiriburu horretan zer nolako txanpona erabiltzen den! Badakizue guk zer txanpon erabiltzen dugun?

Euskal Herria
Nuuk (Groenlandia)
Bismark (Ipar Dakota)
Oklahoma City (Oklahoma)
Mexiko City (Mexiko)
Guatemala City (Guatemala)
Lima (Peru)

Eta nola jakin dezakegu leku hauetako txanponaren balioa, eurotan duten balioa?

"Dibisa bihurgarria" deituriko web orrialdearen bitartez honen balioa aterako dugu.

Dibisa bihurgarria



Garraioa hartzeko ordua da...

Begiratu beste bidaiari batzuek zenbat ordaindu duten.



EUSKAL HERRIA-NUUK

"Kaixo! Itsaso naiz. Uda honetan Nuuk-en egon naiz.Nola joan naizen? Begira, Bilbotik Bartzelonara autobus batean joan nintzen (7 orduko bidaia). Bartzelonan ferry bat hartu nuen (6 eguneko bidaia). Luzea ematen du baina badakizue! Itsasontzi hauetan ekintza ugari egiteko aukera duzu! Azkenik, Nuuk-era ailegatzeko taxi bat hartu nuen. Zenbat ordaindu nuen?
Bilbotik Bartzelonarako bidaia: 40 euro
Bartzelonatik Ameriketara: 1000 euro
Ferria utzi zidan lekutik Nuuk-era: 298,38 kr"



Itsasok zein aukera hartu zuen Nuuk-era joateko?



A aukera (itsasontzia):
B aukera (autobusa+itsasontzia+ autobusa):
C aukera (autobusa+itsasontzia+taxia):
D aukera (itsasontzia+ alokatutako kotxea)
E aukera (hegazkina):
F aukera (hegazkina+autobusa):



Guztira zenbat ordaindu zuen? Eurotan adierazi!




EUSKAL HERRIA-BISMARK

"Kaixo, Peio naiz! Hurrengo astean Bismarkera bidaiatuko dut. Bidaia antolatzen nago eta horrela joatea erabaki dut; Bilbotik Madrilera ez dut ezer ere ez ordaindu behar! Nire amak aeroportura eroango nau! Amerikara heltzen naizenean kotxe bat alokatzea erabaki dut, bertan egongo naizen 7 egunetarako. Azkenean hau gastatuko dut:
Hegazkina: 240 euro
Alokatutako kotxea: 794,22 dolar"


Peiok zein aukera hartuko du Bismark-era joateko?


A aukera (itsasontzia):
B aukera (Taxia+itsasontzia+ autobusa):
C aukera (hegazkina+ alokatutako kotxea)
D aukera (hegazkina):
E aukera (hegazkina+autobusa):
F aukera (hegazkina+taxia):


Guztira zenbat ordainduko du? Eurotan adierazi!



EUSKAL HERRIA-OKLAHOMA

"Kaixo lagunak! Oklahomara joateko bidaia prestatzen ari zaretela esan didate, ezta? Ni Ane naiz eta bidaietako agentzian lan egiten dut. Oklahomara joateko modu erosoena eta merkeena proposatuko dizuet. Lehenik eta behin, Madrilera autobus bat hartuko duzue. Madrilen hegazkin bat Oklahomaraino eta hara heltzen zaretenean beste autobus batek zuen hotelera eramango zaituzte. Prezioa?
Madrilera joatea: 50 euro
Madriletik Oklahomara: 870 euro
Hotelera joateko: 45,06 dolar"

Anek zein aukera proposatzen digu Oklahomara joateko?


A aukera (kotxea)
B aukera (itsasontzia+ autobusa)
C aukera (itsasontzia)
D aukera (alokatutako kotxea)
E aukera (autobusa+hegazkina+autobusa):
F aukera (hegazkina+autobusa):

Zenbat diru gastatuko dugu guztira? Adierazi eurotan!



EUSKAL HERRIA-MEXIKO

"Kaixo! Jon naiz eta aurten Mexikora joango naiz. Bidaia antolatzen egon naiz eta horrela joatea erabaki dut: Bilbotik Bartzelonara lagun batek eroango nau. Bartzelonan ferri bat hartuko dut Mexikora eta Mexikon autobus batek hurbilduko nau hotelera. Guztira honako hau gastatuko dut:
Bartzelonatik Mexikora: 1500 euro
Mexikon hotelera joateko: 11,27 peso mexikar"

Jonek zein aukera hartuko du Mexikora joateko?


A aukera (autobusa+hegazkina):
B aukera (itsasontzia+autobusa):
C aukera (hegazkina+taxia):
D aukera (itsasontzia+ alokatutako kotxea)
E aukera (hegazkina):
F aukera (kotxea+hegazkina):



Zenbat gastatuko du guztira? Eurotan adierazi!



EUSKAL HERRIA-GUATEMALA

"Kaixo! Saioa naiz eta bidai agentzietako langilea naiz. Guatemalara joateko honako hau proposatzen dizuet: Bilbotik Madrilera hegazkina hartu, Madriletik Guatemalara hegazkina ere bai eta Guatemalan 7 egunetarako alokatzeko kotxe bat hartu. Guztira, hau gastatuko duzue:
Bilbon hartzen duzuen hegazkina: 60 euro
Madriletik Guatemalara: 2000 euro
Guatemalan: 563, 25 dolar"

Zein da Saioak proposatzen digun aukera?


A aukera (alokatzeko kotxea):
B aukera (itsasontzia+ autobusa):
C aukera (hegazkina+hegazkina+alokatzeko kotxea):
D aukera (hegazkina+taxia)
E aukera (hegazkina):
F aukera (autobusa+hegazkina+autobusa):



Zenbat gastatuko dugu guztira? Adierazi eurotan!



EUSKAL HERRIA-LIMA

"Kaixo! Ni Iker naiz. Nire lehengusu batek pasadan zubian Limara joan zen. Bilbotik hegazkin bat hartu zuen Bartzelonara eta Bartzelonatik Limara beste hegazkin bat hartu zuen. Liman taxi bat hartu zuen hotelera joateko. Zenbat gastatu zuen?
Bartzelonara: 56 euro
Limara: 1000 euro
Liman taxia: 76,2 sol"

Ikerren lehengusuak zein aukera hartu zuen?


A aukera (hegazkina)
B aukera (hegazkina+kotxea+taxia)
C aukera (hegazkina+hegazkina+taxia)
D aukera (itsasontzia+ alokatutako kotxea)
E aukera (itsasontzia)
F aukera (autobusa+itsasontzia+hegazkina)


Zenbat ditu gastatu zuen guztira? Eurotan adierazi!


AMERINDIARRAK

Lehenengo amerindiarrak Bering itsasartetik  pasa omen ziren Asiatik Amerikara eta zabaldu ziren Ipar Amerikan zehar.





Badira ere Ozeaniatik, Antartidako gelak aprobetxatuz, Hego Amerikara joan zirenak.

Badago beste teoria bat Melanesia eta Polinesiako herriak, ozeanoko korrenteaz baliatuz, Erdi Aldeko eta Hego Amerikako lurretara iritsi zirela diona.



AMERIKA KONTINENTEAREN KOKAPENA





Resultado de imagen de mendebalde

Non dago Amerika?

Europako mendebaldean dago eta Asiako ekialdean.
Amerikaren kontinentean ipar Amerika eta hego Amerika daude.
Amerikako ekialdean Ozeano atlantikoa dago eta Amerikako mendebaldean ozeano barea.





Hurrengo bideoan Amerikaren kokapena zein den ikusi dezakezue:



Orain, ikus dezagun non dagoen gure bidai helmuga.  

  • ___________ Amerikako iparralde/hegoaldean dago. 
  • _____________-(r)en azalarera_______ km karratukoa da.
  • ______________Euskal Herritik ______km-tara dago. 
  • ____________-k _________ biztanle ditu.

Hurrengo link hauetan zuen bidaietako herrialdeen azalerak edo eremuak eta biztanle kopuruak agertzen dira:

Nuuk (Groelandia)
Bismarck (Ipar_Dakota)
Oklahoma City (Oklahoma)
Mexiko Hiria (Mexiko)
Guatemalako Hiria (Guatemala)
Lima (Peru)

ELIKAGAIAK

Kolonizazioraen ostean, merkataritzak sekulako garrantzia hartu zuen. Europatik Ameriketara hainbat produktu eta animalia eraman zituzten, eta baita Ameriketatik Europara ekarri ere.




Esportazioa eta inportazio kontzeptuak:

Gure lurralde batetik beste lurralde batera produktuak eramateari ESPORTAZIO deritzo.


Beste lurralde batetik gure lurraldera produktuak ekartzeari INPORTAZIO deritzo.




Kontzeptuak barneratu ditugu?


  • Euskal Herritik Txinara produktuak eramateari ___________deritzo.
  • Poloniara produktuak eraman ditugu, horri____________deritzo.
  • Rusiatik Euskal Herrira produktuak ekartzeari_________deritzo.
  • Italiatik produktuak ekarri dizkigute, horri_____________deritzo.

Oraingo honetan elikagaien esportazioa eta inportazioa ikusiko dugu.  Gure supermerkatuan erosten ditugun produktuak nondik datoz...?

-

INKAK

Inkak gaur egungo Peru,  Bolivia,  Ekuadore,  Argentina eta Txilen bizi ziren.  Leku ezagunena Machu Pichu hiria da.  Hiri hori eraikitzean harri handiak erabili zituzten.  Leku honetan piramide mailakatuak aurkitu al dira.


Resultado de imagen de machu picchu



Resultado de imagen de emperador inca


Enperadoreari Inka deitzen zitzaion. Hau autoritate gorena zen.









Nekazariak ziren, Inka inperioaren oinarria zen.  Mendian lurra landu al izateko,  terrazak egiten zituzten.

Resultado de imagen de terraza inca



Baina artisau onak ere baziren. Urrezko artelanak egiten zituzten , urreak eguzkiaren distira zuelako.


Inkek ez zuten idazketarik landu, eta marrazkien bidez transmititzen zuten jakinduria. Tocapus-en señuak erabiltzen zituzten idazteko.

Guztira 294 figura dira, bakoitzak bere esanahia dauka.

Resultado de imagen de escritura inka


1530.urtean, Francisco Pizarrok, bere soldadu espainolekin, hiria suntsitu zuen.

Resultado de imagen de conquista de francisco pizarro en el imperio inca