Basamortuko biztanleak ipar Amerikako amerindiarrak ere dira. Hauek ipar Amerikako hego-mendebaldean bizi ziren.
Hauen lurraldea lehorra eta malkotsua da eta bertan mendi ugari eta ibai arro, estuak eta sakonak aurkitzen dira.
Hainbat tribu bizi ziren; zuñiak eta hopiak. Tribuko gizonak nekazariak eta ehiztariak ziren, emakumeak berriz, artisauak.

Tribu hauen elementu erlijiosoa Katchina da. Hitz honen esanahia "bizitza eramailea" da. Hopiek katchina panpinak egiten dituzte gero gazteei oparitzeko. Elementu erlijioso honekin umeak hezi egiten dira.