1300.urtean Mexikoren iparraldetik Erdialdeko Amerikara heldutako talde bat izan ziren.
Nekazariak ziren eta sistema aurreratuak asmatu zituzten lurra ureztatzeko. Nekazaritzaren garrantzia, erlijioan nabaritzen zen, euriaren jainkoa (Tlaloc) eta ama lurra jainkosa ( Coatlicue) izan baitziren haien jainko-jainkosa nagusiak.
Artisau onak ere baziren. Arte ederrak landu zituzten: eskulturak, pintura... urrea erabiltzen abilezia handia zuten. Egiten zituzten eskulturak pinturaz apainduta zeuden, esanahi sinbolikoko pinturez. Izan ere hieroglifikoen bitartez idazten zuten.

Eraikin handiak eraiki zituzten (piramide mailakatuak adibidez) beren jainkoak gurtzeko.
Eraikinetan gertaera historikoei buruzko eskulturak egoten ziren. Adibidez, Tizoc-en harria.
Hernan Cortes eta haren armada espainola izan ziren inperio haren suntsitzaileak.