AMERIKAKO 3 GARAIAK


Gure proiekturako oso garrantzitsua da jakitea gaur egun ezagutzen dugun Amerika eta antzinako Amerika oso ezberdinak direla... Denboraren poderioz, dena aldatu egiten da eta gure liburuan dugun ardatz kronologikoa behatu ezkero, urteetan egondako aldaketak ikusi al ditugu.


ARDATZ KRONOLOGIKOA


Amerikan 3 garai ezberdindu ahal ditugu: Kolonaurreko Amerika, Kolonizazioa eta Amerika garaikidea edo gaur egungo Amerika.




1)Kolonaurreko Amerika: 

Hainbat tribu eta zibilizazio zeuden. Hala nola, inuitak, lautada handietako indiarrak, basamortuko biztanleak, aztekak, inkak eta maiak. Aurrerago tribuak ezagutuko ditugu!!

Resultado de imagen de ameriketara joan nintzen



2)Kolonizazio garaia:

Kristobal Kolonek
Gaztelako erregeekin egindako tratuari esker, 1492ko abuztuaren 3an hasi zuen bidaia . Ozeano Atlantikoa itsasoratu eta Ekialde urruneko herrialdeetara joateko itsasbidea aurkitzeari ekin zion. Urte horretako urriaren 12an Amerikara heldu zen, hain zuzen ere Karibeko isla batera.


Portrait of a Man, Said to be Christopher Columbus.jpg

Kristobal Kolon: Italiarra zen, baina Gaztelako erregeen agindupean aritu zen nabigatzaile lanetan.


Lurralde haiek europarrentzat Indiak ziren, horregatik Kolonek bertako jendeari "indiar" izena eman zion.

Baina, hau ez zen izan bidai bakarra... Kolonek beste 3 bidai gehiago egin zituen Hego eta Erdialdelo Amerikako kostaldea esploratu nahiean.




Hurrengo link-ean Kristobal Kolon inguruko bizitza aurki dezakezue.

https://eu.vikidia.org/wiki/Kristobal_Kolon


Kolonizazio hitza entzuten dugunean Kristobal Kolon etortzen zaigu burura. Baina beste konkistatzaile batzuk ere egon ziren. Adibidez, Hernan Cortes edo Francisco Pizarro.


Portrait of Francisco Pizarro.jpg
Resultado de imagen de hernan cortes                                                                   
Hernan Cortes: Espainiar konkistatzailea                    Francisco Pizarro: Espainiako esploratzailea            

Hernan Cortesek azteken inperioa konkistatu zuen eta Pizarrok inken inperioa. Laster koloniak ezarri zituzten milioika lagun hilda.

Azkenean Americo Vespucio marinela ohartu zen hura kontinente berri bat zela eta haren omenez, kontinente horreri Amerika deitu zitzaion.

Amerigo Vespucci.jpg



Kolonizazioak merkataritzan sekulako garrantzia hartu zuen. Amerikatik hona gauzak inportatu (ekarri) eta hemendik Amerikara gauzak esportatzen dira (eraman).


Resultado de imagen de euskaldunak ameriketan
3)Amerika garaikidea:

Euskaldunak Ameriketan

Kolon Amerikara heldu baino lehen, euskaldunak ibili omen ziren baleak harrapatzen. Indiarrekin harreman onak izan zituzten, indigenekin komunikatzeko "pidgina" hizkuntza sinplea erabiltzen zen. Baina ingelesak Amerikara heldu zirenean, euskaldunengatik arrantza teknikak ikasi ondoren, euskaldunak bota egin zituzten.

Eta zergatik zeuden euskaldunak Ameriketan?

Euskal Herria nekazaritza-lurraldea zen. Nekazaritza lana oso gogorra zen eta horretan lan egiten zutenek oso diru gutxi lortzen zuten... Bestetik, baserriak familiako seme zaharrenaren eskuetan gelditzen ziren eta beste senitartekoek lana beste nonbait aurkitu behar zuten.

Horrela, euskaldun askok Ameriketara emigratu zuten bizimodu hobeagoaren bila. Bertan artzain lanetan ibiltzen ziren. Denborarekin beste askok negozioak egin zituzten.

Resultado de imagen de euskaldunak ameriketan

Gaur egun ere, Ameriketan euskaldun asko daude; euskal etxeak euskaldunek bertan sortutako elkarteak dira.