Amerindiarrak Amerikako lehen biztanleak izan ziren. Beren arbasoak duela 4000 urte Asiatik etorri omen ziren.
Lautada Handietan hogeita hamar naziotako indiarrak bizi ziren:
- Dakotak
- Cheyenneak
- Komantxeak
- Naba-joak
- Zuniak
- Hopiak
- Mandanak
- Pawdnea
- ...
Tribuen arteko borrokak sarri izaten ziren.
Batzuk nomadak ziren, hau da, ez zuten bizileku finkorik (dakotak, cheyenneak, komantxeak...) eta ehiztariak ziren, beraz harrapakinen atzetik mugitzen ziren.
Beste tribu batzuk, ordea, sedentarioak ziren (bizileku finkoa zuten) eta bizileku finkoan beraien baratzea zuten.