Amerikara nola joango gara? Eta garraioan... zenbat gastatuko dugu guztira?
Lehenengo eta behin ikus dezagun joango garen hiriburu horretan zer nolako
txanpona erabiltzen den! Badakizue guk zer txanpon erabiltzen dugun?
Euskal Herria
Nuuk (Groenlandia)
Bismark (Ipar Dakota)
Oklahoma City (Oklahoma)
Mexiko City (Mexiko)
Guatemala City (Guatemala)
Lima (Peru)
Eta nola jakin dezakegu leku hauetako txanponaren balioa, eurotan duten
balioa?
"Dibisa bihurgarria" deituriko web orrialdearen bitartez honen balioa aterako dugu.
Dibisa bihurgarria
Garraioa hartzeko ordua da...
Begiratu beste bidaiari batzuek zenbat ordaindu duten.
EUSKAL HERRIA-NUUK
"Kaixo! Itsaso naiz. Uda honetan Nuuk-en egon naiz.Nola joan naizen? Begira, Bilbotik Bartzelonara autobus batean joan nintzen (7 orduko bidaia). Bartzelonan ferry bat hartu nuen (6 eguneko bidaia). Luzea ematen du baina badakizue! Itsasontzi hauetan ekintza ugari egiteko aukera duzu! Azkenik, Nuuk-era ailegatzeko taxi bat hartu nuen. Zenbat ordaindu nuen?
Bilbotik Bartzelonarako bidaia: 40 euro
Bartzelonatik Ameriketara: 1000 euro
Ferria utzi zidan lekutik Nuuk-era: 298,38 kr"
Itsasok zein aukera hartu zuen Nuuk-era joateko?
A aukera (itsasontzia):
B aukera (autobusa+itsasontzia+ autobusa):
C aukera (autobusa+itsasontzia+taxia):
D aukera (itsasontzia+ alokatutako kotxea)
E aukera (hegazkina):
F aukera (hegazkina+autobusa):
Guztira zenbat ordaindu zuen? Eurotan adierazi!
EUSKAL HERRIA-BISMARK
"Kaixo, Peio naiz! Hurrengo astean Bismarkera bidaiatuko dut. Bidaia antolatzen nago eta horrela joatea erabaki dut; Bilbotik Madrilera ez dut ezer ere ez ordaindu behar! Nire amak aeroportura eroango nau! Amerikara heltzen naizenean kotxe bat alokatzea erabaki dut, bertan egongo naizen 7 egunetarako. Azkenean hau gastatuko dut:
Hegazkina: 240 euro
Alokatutako kotxea: 794,22 dolar"
Peiok zein aukera hartuko du Bismark-era joateko?
A aukera (itsasontzia):
B aukera (Taxia+itsasontzia+ autobusa):
C aukera (hegazkina+ alokatutako kotxea)
D aukera (hegazkina):
E aukera (hegazkina+autobusa):
F aukera (hegazkina+taxia):
Guztira zenbat ordainduko du? Eurotan adierazi!
EUSKAL HERRIA-OKLAHOMA
"Kaixo lagunak! Oklahomara joateko bidaia prestatzen ari zaretela esan didate, ezta? Ni Ane naiz eta bidaietako agentzian lan egiten dut. Oklahomara joateko modu erosoena eta merkeena proposatuko dizuet. Lehenik eta behin, Madrilera autobus bat hartuko duzue. Madrilen hegazkin bat Oklahomaraino eta hara heltzen zaretenean beste autobus batek zuen hotelera eramango zaituzte. Prezioa?
Madrilera joatea: 50 euro
Madriletik Oklahomara: 870 euro
Hotelera joateko: 45,06 dolar"
Anek zein aukera proposatzen digu Oklahomara joateko?
A aukera (kotxea)
B aukera (itsasontzia+ autobusa)
C aukera (itsasontzia)
D aukera (alokatutako kotxea)
E aukera (autobusa+hegazkina+autobusa):
F aukera (hegazkina+autobusa):
Zenbat diru gastatuko dugu guztira? Adierazi eurotan!
EUSKAL HERRIA-MEXIKO
"Kaixo! Jon naiz eta aurten Mexikora joango naiz. Bidaia antolatzen egon naiz eta horrela joatea erabaki dut: Bilbotik Bartzelonara lagun batek eroango nau. Bartzelonan ferri bat hartuko dut Mexikora eta Mexikon autobus batek hurbilduko nau hotelera. Guztira honako hau gastatuko dut:
Bartzelonatik Mexikora: 1500 euro
Mexikon hotelera joateko: 11,27 peso mexikar"
Jonek zein aukera hartuko du Mexikora joateko?
A aukera (autobusa+hegazkina):
B aukera (itsasontzia+autobusa):
C aukera (hegazkina+taxia):
D aukera (itsasontzia+ alokatutako kotxea)
E aukera (hegazkina):
F aukera (kotxea+hegazkina):
Zenbat gastatuko du guztira? Eurotan adierazi!
EUSKAL HERRIA-GUATEMALA
"Kaixo! Saioa naiz eta bidai agentzietako langilea naiz. Guatemalara joateko honako hau proposatzen dizuet: Bilbotik Madrilera hegazkina hartu, Madriletik Guatemalara hegazkina ere bai eta Guatemalan 7 egunetarako alokatzeko kotxe bat hartu. Guztira, hau gastatuko duzue:
Bilbon hartzen duzuen hegazkina: 60 euro
Madriletik Guatemalara: 2000 euro
Guatemalan: 563, 25 dolar"
Zein da Saioak proposatzen digun aukera?
A aukera (alokatzeko kotxea):
B aukera (itsasontzia+ autobusa):
C aukera (hegazkina+hegazkina+alokatzeko kotxea):
D aukera (hegazkina+taxia)
E aukera (hegazkina):
F aukera (autobusa+hegazkina+autobusa):
Zenbat gastatuko dugu guztira? Adierazi eurotan!
EUSKAL HERRIA-LIMA
"Kaixo! Ni Iker naiz. Nire lehengusu batek pasadan zubian Limara joan zen. Bilbotik hegazkin bat hartu zuen Bartzelonara eta Bartzelonatik Limara beste hegazkin bat hartu zuen. Liman taxi bat hartu zuen hotelera joateko. Zenbat gastatu zuen?
Bartzelonara: 56 euro
Limara: 1000 euro
Liman taxia: 76,2 sol"
Ikerren lehengusuak zein aukera hartu zuen?
A aukera (hegazkina)
B aukera (hegazkina+kotxea+taxia)
C aukera (hegazkina+hegazkina+taxia)
D aukera (itsasontzia+ alokatutako kotxea)
E aukera (itsasontzia)
F aukera (autobusa+itsasontzia+hegazkina)
Zenbat ditu gastatu zuen guztira? Eurotan adierazi!